sábado, 12 de octubre de 2013

The Pseudoscience of Single-Sex Schooling

The Pseodoscience of Single-Sex Schooling 2011ko irailaren 23an Science aldizkarian argitaratu zen artikulua da. Honetan hamaika gauza aipatzen ditu hezkidetza eta hezkuntza banatuaren inguruan. Hala eta guztiz ere, argi geratzen da hezkidetzaren alde jartzen direla.

 Hau guztia behin aipatuta, hauek dira nik atera ditudan ideia garrantzitsuenak:
-Ez dago froga zientifikorik dioenak sexu-banaketak onuragarriak direla. Bai ordea hezkidetzaren alde egiten dutenak: sexismoa eta estereotipoak ezabatzeko balio duena.
 -Hezkidetzak helburu zehatz bat du: pertsona bakoitzaren etorkizunean modu positibo batean eragitea. Instituzioetan, jabetza pribatuetan, sektore publikoak etab. lan egiteko. Honez gain, bi sexuen arteko pertsonek harreman normalizatu bat izan dezaten bizitzaren arlo guztietan.
-Nahiz eta politikaren ikuspegitik hezkuntza banandua hobeagoa izan, ez daude honen ebidentziarik. Bi hezkuntza mota artean hainbat froga egin ondoren ondorioztatu dute ez dagoela ageriko diferentziarik nota finaletan.
-Hezkuntza bananduaren ikasleen notak hartu eta hezkuntza mixtoak dagoen ikasle batenak hartuz gero, oso antzekoak direla behatu daiteke. Beraz honen ondorioz pentsa daiteke sistema horrek ez dituela onurarik ekartzen, bai ordea ikasteko prest dauden ikasleak.
-Ikasketa-plan berri batek, fabrika bateko produktu berri batek bezala, onurak ekar ditzake hasieran, momentuko berrikuntza delako baina gero horren galerak izugarriak izango dira; ez delako hasieran pentsatzen zen produktu hain ona.
-Esaten dutenek nesken eta mutilen burmuina modu ezberdin batean garatzen dela ez dauka arrazoirik. Nesken eta mutilen arteko garapen ezberdin bakarra gorputzarena da baina ez berriz burmuinarena.
-Hezkuntza banandua, arrazismoarekin konpara daiteke. Arrazismoaren biktimak diren pertsonak eskola latino edo afrikar batera joan daitezke baina horrela ez dira arazoaren aurrean inoiz ez jarriko eta ondorioz, arazoa ez da inoiz es desagertuko; sexismoaren kasuan bezala.
-Hezkuntza bananduan aukerak jada ez dira berdinak nesken eta mutilen artean, ez orainean ezta etorkizuenan ere.
-Klase mixtoak umeei garrantzi izugarrizko aberastasuna emango die; baloreak ikasteko eta gizartea ezagutu ahal izateko.

 Baina hau guztia modu argiago batean ikusi ahal izateko, mapa kontzeptual batekin lagunduko naiz; ideia guztiak zehatz eta argi gera daitezen.
Beraz, eta aurreko guztia laburbildu nahian, artikulu honek argi defendatzen duen hezkuntza mixtoa da eta saiatu egiten da mito faltsu guztiak azaleratzen. Azken finean, artikulu honek lortu nahi duena da bizitzako arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna egotes; inolako genero diferentziarik egin gabe.

1 comentario:

  1. Kasixo, Estitxu eta taldekideok.
    Zurean bakarrik idatziko dut (agian Aitorrenean gauzatxu bat ere bai).
    Bereziki zurea, oso lan on eta aberatsa iruditzen zait, argi azaltzen baitituzu testuko ideiak eta argumentazioak zure kontzeptu mapan, ikuspegi akademikotik aberatsena. Hain ondo bideratuta izanda, pare bat egokitzapen ere egingo nizkioke, gaudenean aurrez-aurre komentatzekoak.
    Zuen kasuan eskatutakotik aldendu zarete eta horrek lanen arteko desoreka handiak sortu ditu; bakoitzak bere testuaren mapa egin duzue, baina ez zarete saiatu elkarrekiko loturak aurkitzen eta ikuspegi orokorrik sortzen. Azken helburua horixe da. Eta irizpideak erabakitzeko orduan gehienok fin edo oso fin ibili zaretenez, ondo egingo duzuela espero dut.

    ResponderEliminar