Hemen ikus dezakegu psikologiak eta aurreiritziak duten garrantzia hezkuntza arloan. Ume guztiak berdinak izanda, zergatik ez dute tratu berbera jasaten? Diskriminazioa argia da, eta egoera hau ematen da oraindik klase arrunt batean. Hainbat irakasle, laguntza eskaintzen dizkiete onak direnei eta benetan laguntza behar dutenek, albo batean geratzen dira. Irakaslea umeek motibatu behar ditu. Ez da beti nota hobea atera behar, baizik eta pertsona bakoitzari ahal duen guztia eskatu, denok ez gara berdinak eta ez gara nibel berdinera ailegatzen. Irakaslea, egoera bakoitzari irtenbide zehatzak lortu behar ditu, eta beti laguntzeko prest egon behar da, edozein umeari. Azkarragoak izateagatik, emaitza hobeagoak izan behar dituzte? Esfortzua eta egindako lana ez da kontuan hartzen?. Ume bati gehiago kostatzeagatik, irakaslea berengan desmotibazioa izateak, ahalbidetzen duen bakarra da bere garapena atzeratzea.
Hau guztia esanda, tratu desberdina ematen duten irakasleei atentzio deitu behar zaie, eta egoera ez aldatuz gero, tratu desberdina emango nizkieke lanean; soldata murriztu, oporretan egoteko egun gutxiago.. Horrela egoera aldatuko litzake seguru, eta ume guztiek merezitako tratua edukitzea.
Irakurri dut, eskerrik asko.
ResponderEliminar-----------------------------------
TITULUA IPINI
-----------------------------------
Barreren bat ere egin dut zurea irakurriaz.
Zuk esaten ditutzun ideia biren gaineko oharrak egin nahi dizkizut:
a) Ikasleak ez ziren berdinak, ez dago ikasle berdinik. Agian, errendimendu akademinko baliokidea izan dezakete.
b) Hortik abiatuta, guk tratu berdina ere ezin dezakegu ziurtatu, gu ez garelako berdinak eta berdin ez dugulako ikusten.
Beste kontu bat da guk zein desberdintasun egiten dugun pentsatu beharra; guk desberdin ikustea gure zein ideietan oiarritzen ditugun pentsatu beharra; gure aurre-iritziez hausnartu beharra eta hitz egin beharra...