Lehenengo eta behin, jorratuko dugun gaiaren inguruan murgil gaitezen, arazoa planteatuko dugu. Gure ustez, ikasle bezala bizitakoexperientziaren ondorioz esan dezakegu klaseetan dagoen arazorik handienetariko eta ohikoenetariko bat komunikazio falta dela.
Alde batetik, klasean txikitatik emoziak zer diren eta ezagutzen ikasi beharko lukete umeek. Aipatzekoa da, emozioak azaleratu ahal izateko, emozio horiek autematen jakin behar dela. Horretarako, irakasleak klasean umeen baldintzak kontuan hartu behar dituzte, umeak bere sentimenduak libreki azalera ditzan eta ez aldiz beldurraren gatibu izan dadin. Honekin esan nahi duguna da, gaur egungo umeek daukaten komunikatzeko gaitasun eza. Izan ere, txikitatik gure komunikazio gaitasunaz pribatzen gaituzte. Gainera, gure iritzi eta sentimenduak ez dituzte kontuan hartzen, ondorioz, ikasleek frustrazio sentimendua eraikitzen dute, eta hitz egiteari beldurra hartzen diote.
Ildo beretik jarraituz, geletan komunikatzeko gaitasuna ezberdina dela nesken eta mutilengan. Genetikoki desmostratu den moduan, mutilek XY kromosoma pare izanda Y kromosomak hain zuzen ere, eragiten du burmuinean dagoen komunikatzeko zatiak nerbio konexio gutxi dituela normalean. Emakumeetan aldiz, XX kromosoma pareak, eragiten du burmuin zati horretan, nerbio konexio gehiago dituztela eta ondorioz, garunaren zati hori garatuagoa agertzen da eta eguneroko bizitzan isladatzen da, hitz egiteko gaitasun handiago izaten. Honetan oinarrituta, frogatuta dago, emakumeek sentimenduak komunikazioaren bidez azaleratzen dituztela eta gizonek aldiz, agresibitatearen bitartez.
Hau guztia esanda, aipatu beharra dago, irakaskuntza estiloak garatuz joan direla eta klaseekideen eta irakaslearen arteko interakzioa areagotu dela. Hala eta guztiz ere, komunikazio falta dago eta arrazoi hau umeen eotrkizunean eragina izango du; sentimenduen azaleratzean, jende aurrean hitz egiteko momentuan eta garrantzitsuena dena bakoitzaren ideiak eta pentsamenduak beldurragatik ez dituztela esango.
Arazo garrantzitsu honi aurre egiteko eta ez aldiz bizkarra emateko, asko dira hartu daitezkeen irtenbideak; hala nola, musika, artea, psikomotrizitatea etab.-en bitartez. Hauen eraginaren ondorioz umeen esprezio aukerak anitzagoak izango dira.
Honen arrazoi modura ikus dezakegu musikaren kasuan, non umeak abestien eta ritmoen bitartez euren sentipen eta ideiak ere azaleratzeko aukera daukaten, era dibertigarri bat erabiliz eta ez presio baten menpe egonda.

Ikusi dut.
ResponderEliminarPena ematen dit zuek denbora gehiago eduki ez izanak. Agerian dago sakontasunez pentsatutako horretan hondora joateko denborarik ez duzuela izan.