lunes, 7 de octubre de 2013

Robert Rosenthal-en experimentua

Hasi aurretik, esan beharra dago, Robert Rosenthalen experimentua zertan zetzan. Honek, intelektualki berdintsuak ziren ume talde bat osatu zuen eta honen ostean ume talde hau bitan zatitu zuen, talde bakoitzari irakasle bat ezarriz. Lehenengo taldeko umeak ez zirela oso azkarrak esan zion irakasleari, eta bigarren taldeko irakasleari aurkakoa esan zion. Hau da, berak zituen umeak oso argiak zirela esan zion. Hala ere, irakasleak ez zekiten bi taldeetako umeak intelektualki berdinak zirela, ez zegoen inolako ezberdintasunik talde baten eta bestearen artean.

Bi taldeko umeak intelektualki berdinak izan arren, denbora baten ostean ikusi zen nola "azkarragoa" zen ume taldea, nota hobeagoak ateratzen zituela. Honen erantzuna, irakaslean datza. Bere taldeko umeak oso argiak zirelakoan heztu zituen eta ondorioz ume hauen notak gora egin zuten zeren jasotako tratua irakaslearen aldetik, askoz hobeagoa zen eta honek erraztu egiten zuen umeen mugak gainditzea. Beste ume taldeak aldiz, irakaslearen gandik tratu diferente bat jaso zuen. Argiak ez zirelakoan, beste tratu bat jaso zuten eta ondorioz ume hauen notak ezberdinak eta baxuagoak izan ziren.

Irakasle modura,nik ez nukeen umerik bastertuko edo beste ume batzuk hobeto tratatuko argiagoak edo ez ain argiak izateagatik. Izan ere, diskriminazio hau betidanik eman da eta oraindik ematen jarraitzen da eta ez da bidezkoa ume batzuk txarrago tratatuak izatea euren ahalmena ain ona ez izateagatik. Irakasle batek umea motibatu eta aurrera atera behar du, umeak eman ahal duen hoberena emanez, baina beti tratu bera ezkeiniz ume guztiei beraiek duten guztia eman dezaten. Ume batzuk azkarrago egingo dute lan eta hobeagoak izango dira ikasterako orduan, baina beste ume batzuk hobeagoak izango dira beste aspektu batzuetan eta irakasleak umeen aspektu horiek esplotatu egin behar dituzte eta umea konturatu behar da zertan den ona gauza horretan jardun dezan.

1 comentario:

  1. Notak eta ikastea nahasten dituzu, Aritz.
    Irakasle modura,nik ez nukeen umerik bastertuko edo beste ume batzuk hobeto tratatuko argiagoak edo ez ain argiak izateagatik. Izan ere, diskriminazio hau betidanik eman da eta oraindik ematen jarraitzen da eta ez da bidezkoa ume batzuk txarrago tratatuak izatea euren ahalmena ain ona ez izateagatik diozu, baina ez dut argi ondo tratatzea / gaizki tratatzea denik esperimentuan gertatzen dena; gehiago dagoela esango nuke.

    ResponderEliminar