viernes, 18 de octubre de 2013

Elkarrizketaren lehengo ondorioak

Gaur goizean, klasea eman zidan irakaslea batekin elkarrizketa interesgarri bat izan dut. Kafetegi batean egon gara. Atzealdean jarri gara, kanpoko jendearen ahotsak gure elkarrizketa ez fastidiatzeko. Oso urduri joan naiz, izan ere, duele urte batzuk ez genuela elkar ikusten oso erlazio una izan arren. Hasieran, nire urduria elkarrizketan eragin handia izan du eta famatu baten eta kazetariaren arteko elkarrizketa zirudien, ni galdetzen eta bera erantzunak ematen. Minutu batzuk pasa eta gero, pixkanaka-pixkanaka lasaitzen joan naiz. Lasaitzerakoan, elkarrizketa bat zirudien hizketaldia baino. Horrela solasaldi oso erosoa izan da eta minutuak oso azkar pasa dira. Duela urte batzuk ezinezkoa zela pentsatzen nuen arren, bi irakasle bezala hitz egin dugu, hau da, ikaslearen errola gutxi agertu da. Erosoa sentitu naizenez gero, esan didanari buruz hainbat gauza ikasi ditut, etorkizunean irakasle hobeagoa izateko. Gehien interesatu edo lagundu didana, bere experientzia momentu txarren aurrean izan da,  horrela nire ustez etorkizunean arazoen aurrean hobeto arituko naiz.

1 comentario:

  1. Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ResponderEliminar