domingo, 13 de octubre de 2013

"Sentimentalki umeei ematen diezuna, haiek bikoiztuta bueltatuko dizute"

Sarrera honen izenburuak argi uzten du zein izan den elkarrizketaren momentu gogoenetariko bat.
Elkarrizketa taberna batean izan da, kanpoan hotza eta euria zeriolarik. Oso urduri joan naiz hasiera batean, orain dela asko ez nuelako berarekin hitz egiten eta bere egunaren ordu eta erdi lapurtuko nizkiolako.

Hasieran saiatu nahiz gauza gehienak apuntatzen baina gero soilik entzuteari ekin diot eta oso gustora egon naiz bere pentsaerak eta hitzak entzuten. Gauza oso interesgarriak kontatu dizkit andereño ohiak; nik uste baino interesgarriagoak. Egia esanda, bere gomendioak eta hitzak oso baliogarriak izango zaizkidala uste dut. Eskatutako bi kafesnek luzerako ematen dute eta bukatu dugu besarkada luze batekin. Berak hunkiturik utzi nauen esaldi batekin agurtu nau: "Txikitatik zeneukan gaitasuna areagotu egin da, nahi duzunerako hemen eukiko nauzu. Bai profesionalki baita pertsonalki ere. Mila esker oparitu didazun ordu honegatik"

Hau esan eta gero ez daukat gehiago esatekorik; esperientzia guztiz baliogarria eta polita izan baita niretzat.

2 comentarios:

  1. Irakurtzean ere norbera hunkitu! Niretzat ere pozgarri.
    -------------------------------
    Orain bigarren lana:
    Ba, ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.

    ResponderEliminar
  2. Nik irakurrita, neu ere hunkitu! Niretzat ere badad pozgarria horrela joan izana.
    --------------------------------
    Orain bigarren lana:
    Ba, ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo klasean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri).

    ResponderEliminar