jueves, 24 de octubre de 2013

Taldeko gogoeta

Lehenengo eta behin, aipatu behhara dago zein izan den egindako lana. Bakoitzak elkarrizketa bat egin dio irakasle miresgarri bati eta ondoren, zerrenda batean bakoitzak ikasitako gauzak apuntatu ditugu.

Ariketa hau oso aberasgarria iruditu zaigu hurrengo arloetan: Ohiko irakasleekin erlazioa berpiztu, benetan irakasle on baten iritzia eta pentsaera ezagutu dugu eta garrantzitsuena dena, etorkizunerako baloreak hartzeko balio izan du ariketa honek. Hau da, irakasle bezala jarduteko hainbat ideia garrantzitsu barneratu ditugu; hala nola, teknika batzk, legez kanpoko ariketak, klasea emateko era, umeak tratatzeko modua etab.

Gainera, guztiok ikasi ahal izan dugu gure gustoko irakasle baten pentsaeraz, baina are gehiago, guztion artean informazioa trukatzerakoan, guztiok irakasle miresgarri horietatik ikasi ahal izan dugu.

Beraz, benetan baliogarria izan dela elkarrizketa uste dugu; esperientziaren ahotsak erakutsi digunagatik.

2 comentarios:

  1. Zorrotzago egin behar zenukete lana. Sakonago eta zabalago pentsatu eta hausnartuaz

    ResponderEliminar
  2. Gogoeta hobetzen eta gehiuago lantzen saiatu gara, espero dugu honetan hobeto egotea.

    ResponderEliminar