viernes, 4 de octubre de 2013

Robert Rosenthalen proiektuaren hausnarketa



Robert Rosenthal hezkuntzarekin erlazionatuta zegoen proiektu bat egin zuen. Bere proiektu hau egiteko, gaitasun edo adimen antzekoak zituzten ume batzuk, bi klase desberdinetan banatu zituen. Klase bateko irakasleari, bere ikasleak oso adimentsuak edo gaitasun handiak zituztela esan zion. Beste klaseko irakasleari, bere ikasleen adimena arrunta zela esan zion. Notak edo ebaluaketa heldu zenean, klase adimentsuen notak asko igo ziren eta beste klasekoak berriz, normal jarraitu ziren. Rosenthalen arabera, egoera edo igoera hori, irakasleengatik izan zen. Rosenthalen iritiz, iraskasleek, talde on edo adimentsu bat dituztenean, motibatzen dira eta umeen gaitasunak ateratzen gehiago saiatzen dira eta horren ondorioz emaitzak igotzen dira.

 

Proiektu honek, alde onak eta txarrak ditu. Motibazioaren ondorioz, emaitza hobeak lortzen direla egia da. Hala ere,motibatzeko modu asko daude eta ez dugu gure kanpo gauza edo pertsonetan oinarritu behar. Proiektu honetan, aurreiritziak garrantzi asko dute. Ikasleengan dauden aurreiritziak motibazioa eta horren ondorioz, emaitzak, baldintzatzen dute. Ikasle bati gehiago kostatzen zaionean beste motibazio forma bat izan ahal da, izan ere, ikasle honi gutxiago kostatzea desafio bat izan ahal da. Baina, motibazioa ikasleak adimentsuak izatearekin oinarritzen bada, akats bat izango litzateke. Izan ere, gaitasun gutxiago dituzten ikasleei alde batera utziko ziren, inolako kasurik jasoko zuten eta ez zuten inolako aurrerapenik egingo.

 

Horrela, tratu desberdina (hobeagoa ) emango zitzaien ume adimentsuagoei eta ikasle guztiak, pertsonak direnez, tratu berdina merezi dute. Nire ustetan hori guztiz zuzengabekoa da eta hori ez gertatzeko neurriak hartu behar ditugu. Neurri horietako bat, iraskaleak kontrolatzea da eta behar denean atenzioa deitu bere lana ikasle guztiak heztea delako. Horrek, nahi ez badira lortzen zigorrak jarri beharko ziren. Baino horretarako, irakasleak kontrolatu behar dira eta hori gaur egun ez da egiten. Hala ere, arazo hau, gertatu baino lehen saihesteko hainbat gauza egin ahal dira: motibazio hitzaldia ematea, ikasleen aurreiritziak kentzea... Neurri batzuk jartzen, arazoa konponduko eta egoera erabat aldatuko zen.

1 comentario:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakotxarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    ikasleak adimentsuak izatearekin oinarritzen bada, akats bat izango litzateke. Izan ere, gaitasun gutxiago dituzten ikasleei alde batera utziko ziren, diozu. Horrek esperimentuko ideia bat ezkutatzen du. Diskriminaizioa ez da egiten ikasleen gaitasunaren arabera, irakasleen iritziaren arabera baino.
    Beste alde batetik, amaieran irakasleak "kontrolatu" beharraz jarduten duzu. Hori nola egin daiteke, irakasleak presionatuegi sentitu gabe (presionatuago badaude, baliteke irakasle lana txarrago egitea irakasle onek eta txarrek berdintsu.). Eta nork kontrolatuko luke kontrolatzailea? Ez dut ezetzik esaten, baina bai egoera horren errealitate konplexutasuna nabarmendu behar dela.
    Amaitzeko, esaten dituzunak zein neurritara daude lotuta zuk egin dezakezunarekin? Horrela pentsatu behar zenuke.

    ResponderEliminar