miércoles, 2 de octubre de 2013

Robert Rosenthal-en experimetuari begira

Lehenengo eta behin, aipatu beharra daukat Robert Rosenthal-en experimentua zertan datza. Gizon honek planteatu zuen honako kasua: Ume talde bat bi talde desberdinetan banatu zituen eta talde bakoitzaren andereñoari gauza ezberdin bat esan zion. Lehenengoari talde paregabea zuela eta bere ikasleak oso argiak zirela. Bigarrenari aldiz, talde atzeratuago bat zuela. Baina egia esanda, neska-mutil guzti horiek berdinak ziren; hau da, ez zegoen ikasle argiago edo azkarragorik. Honen gakoa azkenengo frogetan azaldu zen, non azterketa bat egin eta gero, azalean gelditu zen talde "argiak" nota hobeagoak atera zituela. Beraz, ez dago zalantzarik eremu psikologikoak hezkuntzan, berebiziko garrantzia duela. Irakasle bezala, ikasle guztiek tratu berdina merezi dutela pentsatzen dut. Haiei aukera berdinak emanez eta jakin behar dugu ez daudela ez ume argirik ezta ume baldarrik ere. Ume batzuei errezagoa egingo zaie ikastea eta besteei askoz zailagoa baina horrek ez du esan nahi gutxiago balio dutenik. Irakasle bezala ikasleengan sintu behar dugu, gehiago kostatzen zaienei beste didaktika edo irtenbide batzuk bilatu behar zaizkie; lanarekin primerako ikasleak izan ahal direlako. Beraz klaseak motibazioarekin eman behar dira eta ikasle guztiak berdin tratatuz, bakoitzak arlo batean distira egingo duelako. Esanguratsua da pertsona bakoitza mundu bat dela eta guztiek zeregin bat dutela mundu honetan. Ez dago ezertarako balio ez duen pertsonik; bakoitzaren alderik hoberenak ateratzen ikasi beharra daukagu. Bukatzeko asmoz, ikasle guztiek bere mugak gainditzea lortu beharra daukagu; bere bidea egiten lagundu eta inoiz ez bide horretan oztopoak jarri; gu garelako bide polit eta interesgarri hori egiten laguntzen diegun pertsonak. Ikasle bakoitzari bidea erraz diezaiogu pertsonen gaitasunak altxorrak direlako, aprobetza ditzagun!

1 comentario:

  1. Irakurri dut.
    Agian, ikasleren bati gehiago kostatzen zaionean, gure buruari ere begiratu behar diogu. Noraino ez zaigun guri gehiago kostatzen ikasle hori edo ikasle horrek zerbait egin ahal duela pentsatzea. Ez hori bakarrik, baina hori ere bai.

    ResponderEliminar