Oroitzapenez beteriko momentua izan zen. Lehena nire Alemaneko eta Ingleseko irakaslea izan zenaren aurrean jarri nintzen berriro ere. Baina oraingoan ez ikasle bezala, lagun modura hurbildu nintzen aren gana laguntza eske.
Elkarrizketa hau proposatu nionean pozez esan zidan egingo zuela, eta bere hitza bete zuen. Beti izan da tipo energiko bat eta denerako goga daukan gizona. Honela ba elkarrizketari ekin genion institutuan bertan ingleseko mintegian.
Elkarrizketa interesgarria izango zela nekienez, hasieratik grabagailua jarri nuen martxan eta berak kontatzen zuenari adi adi egoten nintzen. Hasieran galdera errezekin hasi giñen, betiko galderak: nola hasi zinen irakaskuntzan, zerk bultzatu zintuen... Baina elkarizketak aurrera egin ahala sakonago erantzuten zuen, eta ikusten zen nola irakastea eta ikasleak motibatzea gustuko zuen. Asko miresten dudan irakaslea da, jartzen duen gogoagatik eta ikasleen gana lortu nahi duen hurbiltasun horregatik. Esan nezake, nire irakasteko nahiak berarekin gehitu zirela.
Elkarrizketa bien artekoa izan zen, ez zuen berak bakarrik hitz egin, biak argudiatu genuen hitzegiten genuen gaiei buruz. Honela, ordu beteko momentu on batzuk gogoratu eta jardun genituen.
- - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - - -
ResponderEliminarIZENPETU ETIKETEN BITARTEZ
-------------------------------------------------
Momentu ona izan zela ematen du, hemendik zenbaitera gogoan badaukazu garrantzitsua ere bai.
-------------
Hurrengo lana:
Ba, orain ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo klasean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri).