Gu geu ikasle modura jaso dugun arazo batzuen inguruan jardungo dugu. Arazo hauek, gehien bat, irakasleak ikaslea entzutearekin eta adierazten laguntzearekin zer ikusia daukate. Honekin batera, hainbatetan, ikaslearen iritziak edo sentipenak ez dira kontuan hartzen. Honelako egoerak bizi izan ditugun ikasleok, etorkizunean arazo hauek berriro azaleratu daitezen ekideteko, lanean jardun nahi dugu.
Hasteko, esan beharra dago, txikitatik ezarri dizkigutela jarraitu beharreko oinarri edo pausoak, ikaslearen iritzia edo nahaia kontuan izan gabe. Izan ere, geure ustez ez gara oso lagunduak izan geure erabakiak hartzen, etorkizunean zer egin nahi dugun erabakitzeko. Beraz, denbora gutxian geure bizitza baldintzatuko duen erabaki asko hartu behar ditugu.
Honez gain, aipatzekoa da, ikasleok ikasgela baten barruan askotan ez dakigula geure iritziak eta ideiak ondo komunikatzen. Hau, presio baten ondorioz sortua da, eta inoiz ez digute irakatsi nola adierazi behar garen jendearen aurrean. Gure kasuan konkretuki, arazo hau nabaria da zeren ez gaude ohituak jendearen aurrean hitz egitera eta gutaz gainera beste askok ere. Ondorioz, estabaidatua izan behar den arazo bat dela uste dugu eta horrez gain honi irtenbide bat ematen saiatu beharko geniokeen.
Amai dezagun esanez, gai honen inguruan murgildu nahi garela eta gai hau jorratu nahi dugula arazo hauei irtenbide edo ulermen bat eman ahal izateko asmoz.
Aurrez-aurre esanda dago, hemen ere bai: Oso ikuspegi polita eman diozue gaiari. Zorte on opa dizuet, zuon lanaren bitartez nik ere ikasteko itxaropena dut.
ResponderEliminar