martes, 15 de octubre de 2013

Elkarrizketaren laburpena

Elkarrizketara nahiko urdiri joan naiz, baina hitz egiten hasi garenean urduritasuna joan egin da, gustora egon gara biok. Ondo konpondu gara ezagutzen garenetik eta nahiko ondo ezagutzen gara elkarri.

Elkarrizketa, taberna batean eman da, kafetxo bat edanez. Kontatutako gauza guztiak lagundu didate pertsonalki hobeto ezagutzeko, benetan sentitu izan duena kanpuratu duelako, ez gara izan irakasle eta ikasle, baizik eta hitz egiten ari ziren bi lagun.

Interesgarria izan da eta lagungarria baita. Esperientzia pertsonalak dira gehien lagundu dezaketenak, adibide bezala eduki ditzakezulako. Momentuan ez ditut esandakoak idatzi, entzutera ekin diot, denbora nahiko azkar pasatu da eta ez naiz batere azpertu.

Laburbilduz, uste dut erantzun guztiak lagungarriak izango direla niretzat. Orain ez da irakasle, "lankideak" gara era batera esanda.

1 comentario:

  1. Lan guztietan langile zaharrak langile berriei laguntzen dion lankiderik badago ere, gurean funtsezkoa dugu.
    Gustura ibili zarela ematen du, hori on-ona da, horrela gehiago ikasten da-eta. Segidan orain egin beharreko lana:
    -
    Orain ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo klasean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri).

    ResponderEliminar