Irakasle bezala pentsatzen dut bideo honek esanahi bikoitza duela. Komunikazioaren inguruan doa bideoa eta ondorioz gure gaiarekin nola edo hala lotzen da.
Baina irakasle bezala pentsatzen dut bideo honek pentsatzeko ematen duela. Hau da, komuniktzearen garrantzia eta gure burmuinak horretan jokatzen duen papera.
Ondo komunikatzearen garrantzia azpimarratuko nuke; hitzek duten garrantzia hain zuzen ere. Hitzek berebiziko garrantzia dute eta gure gaiarekin lotzen da era batean, umeek komunikatzeko erabiltzen duten hizkera eta komunikatzeko era.
Ondorioz, pentsatzen dut bideo hau komunikazio gaiarekin lotzen dela eta komunikazioak gure bizitzetan eta batez ere klasean daukan inportantzia.
Irakasle bezala beraz nire ikasleekin saiatuko nintzateke komunikatzeko gaitasuna indartzen. Guztiek haien pentsamenduak eta emozioak azaleratzea eta inor mindu gabe. Bideoa beraz niretzat esan nahi duena hurrengoa da: Komunikazioak berebizko garrantzia dauka, hain handia non askotan bere gatibu bihurtzen garen. Ondorioz, tresna hau guk menperatu behar daukagu eta ez berak gu menperatuak izanda.
KOMUNIKA GAITEZEN !

Kasualitatez irakurri dut. Gustura ere bai.
ResponderEliminarBideo horren atzean zuk darkazun hondo hori ez ezazu pentsa nabarmena denik. Honekin pentsatuta zuri gauza bat esango nizuke: ikasgai honetan ezagutu ahal izan zaitudan gutxi ezagututa, oso argia eta burutsua zarela begitantzen zait; gainera, komunikazioarekin duzun ardura horrekin lotuta. Zuretzat nabarmena (ebidentea) dena ez ezazu pentsatu besteontzat ere badela, asko askotan ez da, bakoitzak bere mundua bizi du-eta.
Aukera badaukagu, 3 minutuko ariketa bat eginaraziko dizut eta horrek ere zer pentsa baietz eman (gaia: ezagutzaren "madarikazioa")