jueves, 12 de diciembre de 2013

Irakaskuntza lanbideari begira

Hasteko, esan beharra dago, ikaslea izatearena albo batera utzi dudala, irakaslearen paperean sartzeko. Izan ere, irakasle berria naizenez, ilusioz eta gogoz ekin diot lanari.
Ikasgai honetan ikasitako guztiaren laburpena egin eta gero, egindako kontzeptu mapa bat ere igoko dut.

Lehenengo eta behin, Robert Rosenthal experimentuari buruz egindako lanari esker, hainbat gauzak ikasi ditut. Gizon honek, erakutsi nahi zuen aurreiritziak eta etiketak izanez, umeen etorkizuna mugatzen dela. Hau esanda, irakasle on batek lortu behar du umeen motibazioa piztea bere gogoak ere handiagotzeko. Honetarako, etiketa guztiak ezabatu behar ditu eta tratu berdina eskaini ume guztiei, bakoitza bere mugak gainditu ahal izateko.
Honetaz aparte, mintegietan egindako ahozkoi esker, ikasi egin dut, ikaskuntza prozesua aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa dela diziplina klase baten barruan. Diziplina ikasten da kultura eta arauen ezagutza lortzean, hau da, gizartera moldatu behar gara.

Ildo beretik, tutoretaren arloan egindako lan guztien bitartez, tutorearen papera oso garrantzitsua dela iruditu zait. Beraz, tutoreari dagokion zeregina betetzeko, hainbat betebehar eta jokabide jarraitu behar ditu. Hori dela eta, umeen egoeraz ohartu behar da, arazo guztiak konpontzeko eta laguntza eskaintzeko prest egon behar da beti. Gogoz irakatsi behar dizkie umeei, haien arreta erakartzeko eta edukiak erraz ulertarazteko. Izan ere, berdintasunaren alde egon behar da beti, tratu berdina emanez guztiei.
Gainera, momentu zehatzetan, gurasoekin hainbat bilera antolatzeko gai izan behar da. Umeen ebaluazioa, notak eta portaerak haiei transmititzeko. Edozein arazo egonez gero, gurasoekin batera, irtenbidea lortu beharra dago. Esandako guztia, antzerki edo rol playing baten bitartez ikasi dut, era oso dinamiko batean, talde lana bultzatzen. Izan ere, klase guztia esku hartu zuen lan honetan.

Bigarrenik, Ikasgai honi esker, konturatu naiz, hezkidetza duen garrantziaz. Hainbat artikuluen eta testuen bitartez, adibidez, "El mito de la coeducación". Hezkidetzaren alde egitea, berdintasunaren alde egitea dela iruditzen zait. Diskriminazioarekin bukatzeko, sexua alde batera utzi beharra dagoela uste dut, eta pertsonetan zentratu, guztiok pertsonak garelako. Helburua, sexuen arteko berdintasuna lortzea izango litzake, bereizkeria guztiz ezabatzeko. Gauzak horrela, eskola eta bizitza elkartzeko modurik onena iruditzen zait. Txikitatik, beste sexuarekin harremanetan hastea funtsezkoa dela pentsatzen dut. Azken finean, egungo gizartean, sexuen arteko harremanak ezinbestekoak dira.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dut, komunikazioak duen garrantzia klase batean, taldeko gaiatzat aukeratu dugulako, mintegiko ahozko bezala. Izan ere, umeak entzunak izan behar dira, ulertuak izan ahal izateko. Adimen emozionala garatu behar dute ume guztiek, bestela ahultasun eta deskonfiantza sentimenduak azaleratuko dituzte. Zer esanik ez, sentimenduak zer ikuzia daukatela eskola porrotarekin. Hau saihesteko, irakaslearen bitartez, umeak sentimenduak eta emozioak azaleratzen ikasteko aukera izan behar dute. Beldurra eta lotsa albo batean utziz. Ez hori bakarrik, emozio eta sentimendu horiek azaleratuz, harremanak egiterakoan erraztasuna aurkituko dute. Hau guztiaren ondorioz, klaseko giro ona eta esku hartzea handiagotuko da, klasean gustura egotea ahalbidetuz.








No hay comentarios:

Publicar un comentario