jueves, 12 de diciembre de 2013

Kurtsoko ikaskuntza eta metodoak

Irakaskuntza funtzioko ikasgaian hainbat gauza, gai edo eduki ikasi ditut. Hasteko, Blogger erabiltzen ikasi dudala esan beharra dago. Izan ere, ikasgai honetan erabili aurretik, sare sozial edo interneteko toki hau ez nuen ezagutzen. Honek, egin beharreko lanen informazioa eta zure eboluzioa ikusteko aukera ematen dizu. Erabilera, kurtsoaren zehar erabiltzen ( gauzak igotzen eta informazio edo egin beharreko lanak ikusten ) ikasi dut.

 Blogerra alde batera utziz, hainbat gauza gehiago ikasi dut. Lehenengo egunetan egindako lan bat, Robert Rosenthal teoria eta esperimentuarena izan zen. Lan honen bidez, irakasleak motibatuta egotearen garrantzia ulertu eta ikasi nuen. Esperimentu honek, oso ondo azaltzen zuen nola irakaslearen motibazioa, ikasleen emaitza eta garapenean eragin handia dauka. Hala ere, emaitza onak ateratzeko motibazioa eta interesa oso garrantzitsuak dira. Izan ere, interes edo motibazio handia daukazunean lana errazago eta hobeto egiten da, lana gogoz egiten delako.

 Ikasi dudan beste gai edo gauza bat, hezkidetzaren garrantzia izan da. Demokrazia, guztiok tratu eta aukera berdinak izatea nahi du, baina gaur egun oraindik, hori ez da lortu. Lan modularreko testuen bidez, hezkidetzaren ezaugarriak eta eraginak hobeto ezagutu ditut.

 Horrekin batera, guk aukeratutako gaiaren bidez, ikasle eta irakasleen arteko interakzioa edo komunikazioaren arazoa hobeto ezagutu dut. Arazoa ezagutzearekin batera, irtenbide posible batzuk ikasi ditut.

Kurtsoko azken asteetan, tutoretzak nola prestatu eta egin ikasi dut. Tutoretzaen lanaren bidez, hau da, rol playing-aren eta honen aurreko lanaren bidez, tutoretza nola prestatu, noiz egin eta nola eraman ikasi dut. Batez ere, ikasle baten gurasoekin egiten den tutoretzari buruz ikasi dut, mota hori tokatu zitzaigulako. Hala ere, gurasoen rola hartzearen eta rol playing-aren aurreko lanaren ondorioz, guraso taldearekin egiten den tutoretzaz ere ikasi dut.

Azkenik, nire ustez irakasgai honetan gehien landutako gaia esan behar dut: taldeko lana. Ikasgai honetan, taldea lan egiten hobetu dut, lan asko taldeka egitearen ondorioz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario