Magisteritza Lehen Hezkuntzako ikasleak eta ondorioz etorkizunezko irakasleak. Ilusioz eta gogoz betetako bi neska ta bi mutil. @rrobe@tzeko prest !!!
martes, 24 de septiembre de 2013
Egoera urrutia bai, baina guk pentsatzen dugun bezainbeste urruti?
Bai, egia da argazkian agertzen den egoera urruti dagoela, baina azkenean mundu honetako ume baten egoera dago isladatuta, eta nahiz eta kilometro ugari egon gugandik, inguruan dauzkagun kasu batzuen isladapena izan daiteke.
Nik bi helburuekin erabiliko nuke:
- Alde batetik, nire gelakoekin behatzeko, komentatzeko, aztertzeko... Batzutan hemengo umeek pentsatzen dute haiek dituzten baldintzak haur guztiek dituztela. Aldi berean xedea izango litzateke konturatzea dituzten egoerak: ikastolak, materialak, irakasleak, ikaskideak etab. hauek guztiak aprobetxatu eta disfrutatu egin behar direla, altxorrak direla eta.
-Bestetik, nik, irakasle bezala, pentsatzeko inguruan eduki ditzakedan umeak, egoera berezietan; familiarrak, ekonomikoak, ikasteko zailtasunak... erantzun berezia behar dutela bai sentimendu arloan baita eduki eremuan ere.
Beraz, eta bukatzeko asmoarekin, argazki hori munduko adibide soil bat dela aipatu beharra daukat baina gure ingurura behtzearekin bakarrik, horrelako hainbat kasu ezberdin ikusiko ditugu eta hain urrutiko umeak lagundu ezin baditugu, gure alboan ditugunak lagun ditzagun!
Estitxu Sáenz del Castillo Ibáñez
viernes, 20 de septiembre de 2013
Kalean lan egiten
Argazki honetan, kalean bizi den ume bat lan egiten ikusi dezakegu. Bere azal koloreari erreparatzen badiogu, latino amerikarra izan ahal dela konturatzen gara. Argi dagoena, hirugarren munduko ume bat da. Leku horietako familia asko dirurik ez dutenez haien umeek haurtzaroa lan egiten pasatzen dute, etxera diru pixka bat eramateko. Lehen munduan guztiok derrigorrez eskolara joan behar gara eta lege hori zigor bat bezala hartzen dugu, ematen diguten hezkuntzari garrantzia kenduz. Gurekin alderatuta, hirugarren munduko haurrak irrikitan daude eskolara joateko ideiarekin eta ez die importa kilometro asko egitea. Horregatik, nire ustetan herrialde txiroei laguntza eman behar diegu, haurrak eskolara joateko munduaren etorkizuna direlako.
Aitor Garcia
Aitor Garcia
Así consigue Finlandia ser el número 1 en Educación en Europa
Finlandiako estatua da gaur egun hezkuntza arloan potentzia handienetariko bat, bai Europan eta baita mundu osoan ere. Izan ere, Finlandian umeei ematen zaien garrantzia beste herrialdeekin konparatuta oso handia da. Lehen hezkuntzako irakasleak, herrialde osoko hoberenak dira. Adin horiekin jasotzen bait dituzte bizitza osoan izango dituzten balore eta hasierako pentsamenduak. Hau da izan ere, beste herrialdeetan ez dena kontuan hartzen, eta nire ustetan kontuan hartu beharreko gauza da. Umeak, herrialde baten motorea bait dira etorkizunean aurrera atera ahal izateko. Horregatik, heziketarik hoberena eman behar zaie.
Aritz Jayo
http://www.abc.es/20121008/familia-educacion/abci-consigue-finlandia-numero-educacion-201210011102.html
Aritz Jayo
http://www.abc.es/20121008/familia-educacion/abci-consigue-finlandia-numero-educacion-201210011102.html
El Circo de las Mariposas
Ez daude limiterik pertsona batek bere beldurrak eta arazoak gainditu nahi dituenean. Bideo honetan daukagu adibiderik onena, autogainditzearen gaia baitdaukagu protagonista.Izan ere, beso eta hanka barik bizitza normala eraman dezakeela erakusten digu. Bakoitzak badaki noraino ailega daiteke, baina gehienetan pertsonek ailega gaitezke uste dugun baino askoz hurrunago. Albokoek esaten dutena, atzean utzi behar dugu eta aurrera jarraitu ahal dugun guztian. Ez gaitezen besteengandik zapalduak izan!
Ane Pérez de Villarreal
Mundu hau ez dirudi baina bada
Irudi hau ikusita galdera hau egiten diot nire buruari: Ba al dakigu hezkuntzaren garrantzia antzematen?
Nire ustez gaur egungo gizartean hezkuntza gutxietzi egiten dugu. Umeak behin eta berriro kexaka daude klasera joatearren baina irudi honen umea aldiz, ez da inoiz kexatuko; klasera joateko aukerarik ez baitauka.
Beste mundu bat dirudi ume honen egoera ikusita baina egia esanda mundu berberean bizi gara.
Hau beraz aldatu beharra dago, munduko ume guztiek betebehar eta eskubide batzuk izateko xedearekin.. Eskubide horien artean eskolara joatea eta haurtzaro libre batean murgiltzeko aukera izan beharko lukete.
Beraz, honen borrokan jarraitu behar dugu, ume guztiak benetan ume izan daitezen.
Estitxu Sáenz del Castillo
Beste mundu bat dirudi ume honen egoera ikusita baina egia esanda mundu berberean bizi gara.
Hau beraz aldatu beharra dago, munduko ume guztiek betebehar eta eskubide batzuk izateko xedearekin.. Eskubide horien artean eskolara joatea eta haurtzaro libre batean murgiltzeko aukera izan beharko lukete.
Beraz, honen borrokan jarraitu behar dugu, ume guztiak benetan ume izan daitezen.
Estitxu Sáenz del Castillo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

