Lehenengo eta behin blog sarrera honen izenburuaren zergatia azalduko dut. Ilusioa, irakasle batek izan behar duen kualitaterik garrantzitsuenetarikoa da. Ilusio hori ikasleei transmititzen da eta ikasleek ilusio hori motibazio moduan jasotzen dute.
Hau esan eta gero, ikasgai honetan ikasi dudanari buruz hitz egitea izango litzateke aproposena, beraz, hartara noa...
Hasteko, Robert Rosenthal-en experimentua izan dut gogoan. Honek azaltzen zuen zein nolako garrantzia zeukan motibazioak eta etiketak ez jartzea. Etiketak jartzea soilik atzerapen akademikoak dakartza eta umeek haien muga propioak ezartzea.
Motibazioak aldiz, umeek haien gaitasunetan sinistea eta inolako mugak haien buruei ez jartzea dakartza. Motibazioz gainera, klaseak askoz dinamiko eta eramangarriagoak izango dira; horretarako adibidez umeek etxetik dakartzaten informazioa da; geroxeago beste klasekideekin konpartitzeko eta eztabaidatzeko.
Honekin batera ere garrantzitsua iruditzen zait hezkidetza sustatzea; hezkuntza banatuak estereotipoak eta sexismoa dakartzatelako soilik. Hezkidetza aldiz pertsonak berdintasunean heztearen alde dago; horrela, etorkizunean lan baldintza eta aukera berdinak izanik. Gainera, etorkizunean gizarte batean bizitzeko normaltasun osoz, garrantzitsua da txikitatik neskak eta mutilak elkarrekin heztea; geroxeago etsai bezala ez ikusteko eta gehiegikeririk ez egoteko.
Bukatzeko, komunikazioaren gaian murgilotzea gustatuko litzaidake. Taldeko gaia izan da hau baina ez nuen pentsatzen honetatik hainbeste ikasiko nuenik. Beraz, orain badakit zein interesgarria eta aberasgarria den umeek haien emozio eta pentsaerak azalera ditzaten; bai klasekide baita irakaslearekin ere.
Azken finean, nire ustez azpimarragarriena, umeak heztearen garrantzia da. Horretarako irakasleak ilusioz beterik egon behar dira; irakasle edota tutore bezala betebehar eta zeregin finko batzuk izanik beti ere. Ondorioz, umeek haien mugak ahal den heinean gaindi ditzaten da helburua; eta ez hori bakarrik, zein polita izan daitekeen mundua irakaskuntzari esker ere bai.

No hay comentarios:
Publicar un comentario