viernes, 13 de diciembre de 2013

zer ikasi dudan eta nola ikasi ditudan gauzak

Urte honetan izan dudan irakasgai honekin, hainbat gauza ikasi ditut, bai ikasiak ere... eta horietako askok modu ezberdinetan! Lehenik eta behin, nire ustez garrantzizkoa izan dena irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa izan da. Izan ere, bi elementu hauen arteko komunikazioa ezin bestekoa da, ikasle batek ondo funtzionatu ahal izateko. Alde batetik irakaslea ez da autoritate baten moduan agertu behar, laguntzeko prest dagoen pertsona baten moduan agertu behar da. Beste aldetik, ikasleak, iakaslearen laguntasun hau ikusi behar du, eta beraren gan konfiantza artuta bere ideiak eta esan beharreko guztia esateko gai izan behar da. Hau oso garrantzitsua da ikaslearentzat zeren bere garapenerako oso egokia den konfidantza maila da. Kasu hau, taldeko lan batzuen bidez aztertu dugu, non gu geuk aukeratutako gaia izan zen, taldekideek aurreko urteetan izan genituen arazo berdinen ondorioz. Honela, blogean hainbat igoaldi egin genituen gai honi buruz, eta ondoren kartel batekin beste ikaskideen aurrean aurkeztu genuen. Horrez gain, Ikasi dudan beste gauza garrantzitsu bat, umeen motibazioa izan zen. Konturatu ginen, umeak motibatuta egonik, gai zirela euren noten bataz bestekoa igotzeko, hau da, nota hobeak edukitzeko. Betiere, motibazio egokia edukiz. Hau Rosenthalen teoriaren inguruko ariketa baten bidez ikasi genuen. Honen ostean, gure begiek, ikusi zuten, talde lana oso garrantzitsua dela irakasle izateko. Zeren, besteen iritziak jakinda errazagoa izan daitekeelako arazo baten irtenbidea aurkitzen, edo daukazun edozer gauza garatzen. Honez gain, ikasleek talde lanean ere jardun beharko lukete,alde batetik, dinamismo kontua dela eta eta bestetik, ume ezberdinen arteko ikuspuntuak euren artean eztabaidatzeko. Honen konturatzea, ikasgaian zehar jardun ditudan taldeko lanen bidez garatu dut, nire taldekideekin batera lan eginez askoz errazagoa zelako lan bat garatzea. Jarraian, tutoreen betebeharrak aurki ditzakegu, zeinak taldeko lan baten bidez jorratu genuen gai hau. Hau garrantzitsua da irakasle lanbideari begira. Guri, irakasle izateko ikasten gaudenoi, komini zaigu ikuspuntu hau jakitea, zeren geroago landu beharko dugun gai bat izango delako geure lanbideari begira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario