Magisteritza Lehen Hezkuntzako ikasleak eta ondorioz etorkizunezko irakasleak. Ilusioz eta gogoz betetako bi neska ta bi mutil. @rrobe@tzeko prest !!!
martes, 24 de septiembre de 2013
Egoera urrutia bai, baina guk pentsatzen dugun bezainbeste urruti?
Bai, egia da argazkian agertzen den egoera urruti dagoela, baina azkenean mundu honetako ume baten egoera dago isladatuta, eta nahiz eta kilometro ugari egon gugandik, inguruan dauzkagun kasu batzuen isladapena izan daiteke.
Nik bi helburuekin erabiliko nuke:
- Alde batetik, nire gelakoekin behatzeko, komentatzeko, aztertzeko... Batzutan hemengo umeek pentsatzen dute haiek dituzten baldintzak haur guztiek dituztela. Aldi berean xedea izango litzateke konturatzea dituzten egoerak: ikastolak, materialak, irakasleak, ikaskideak etab. hauek guztiak aprobetxatu eta disfrutatu egin behar direla, altxorrak direla eta.
-Bestetik, nik, irakasle bezala, pentsatzeko inguruan eduki ditzakedan umeak, egoera berezietan; familiarrak, ekonomikoak, ikasteko zailtasunak... erantzun berezia behar dutela bai sentimendu arloan baita eduki eremuan ere.
Beraz, eta bukatzeko asmoarekin, argazki hori munduko adibide soil bat dela aipatu beharra daukat baina gure ingurura behtzearekin bakarrik, horrelako hainbat kasu ezberdin ikusiko ditugu eta hain urrutiko umeak lagundu ezin baditugu, gure alboan ditugunak lagun ditzagun!
Estitxu Sáenz del Castillo Ibáñez
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Argazkia berriro ipintzea merezi zezakeen. Eta nik esandakoa lotzea ere bai:
ResponderEliminarIrakasle hertsiak hau esan arren...
---
Espero dut Aranbizkarran edo ibiliko zarela, hor asko ikusi duzu-eta, hor ikasle askoren lehengusu-lehengusina txikiek antzerako egoerak ezagutuko dituzte euren jatorrizko herrietan, agian euren guraso batzuk ere bai.
Irudiok, segun eta nola erabiltzen diren, hunki dezakete eta gero insensibilizatu ere bai. Baina seguru nago, zuk sinestuta egin badezakezu, ikasleei hezten lagundu ahal diezuela.
--
Gustura irakurria