viernes, 20 de septiembre de 2013

Mundu hau ez dirudi baina bada

Irudi hau ikusita galdera hau egiten diot nire buruari: Ba al dakigu hezkuntzaren garrantzia antzematen? Nire ustez gaur egungo gizartean hezkuntza gutxietzi egiten dugu. Umeak behin eta berriro kexaka daude klasera joatearren baina irudi honen umea aldiz, ez da inoiz kexatuko; klasera joateko aukerarik ez baitauka.
Beste mundu bat dirudi ume honen egoera ikusita baina egia esanda mundu berberean bizi gara.
Hau beraz aldatu beharra dago, munduko ume guztiek betebehar eta eskubide batzuk izateko xedearekin.. Eskubide horien artean eskolara joatea eta haurtzaro libre batean murgiltzeko aukera izan beharko lukete.
Beraz, honen borrokan jarraitu behar dugu, ume guztiak benetan ume izan daitezen.
Estitxu Sáenz del Castillo

1 comentario:

  1. Eta burruka horretan zuk zer egiten duzu? Eta nik zer egin behar nuke?
    Erantzuna badaukazu, horixe esan behar duzu. Ez badaukazu, berriz, jabetu behar duzu zure benetako interesetatik hurrunegi dagoela argazkiko mutil hori eta ez duela ardurarik azaleko sentiberatasun batetik aurrera.
    -
    Ohar teknikoa: Etiketen bitartez sinatu behar duzu

    ResponderEliminar