Finlandiako estatua da gaur egun hezkuntza arloan potentzia handienetariko bat, bai Europan eta baita mundu osoan ere. Izan ere, Finlandian umeei ematen zaien garrantzia beste herrialdeekin konparatuta oso handia da. Lehen hezkuntzako irakasleak, herrialde osoko hoberenak dira. Adin horiekin jasotzen bait dituzte bizitza osoan izango dituzten balore eta hasierako pentsamenduak. Hau da izan ere, beste herrialdeetan ez dena kontuan hartzen, eta nire ustetan kontuan hartu beharreko gauza da. Umeak, herrialde baten motorea bait dira etorkizunean aurrera atera ahal izateko. Horregatik, heziketarik hoberena eman behar zaie.
Aritz Jayo
http://www.abc.es/20121008/familia-educacion/abci-consigue-finlandia-numero-educacion-201210011102.html
Finlandia dela eta:
ResponderEliminarFinlandiak askorako ematen du. Hezkuntza ikuspegira soilik begiratuta, gauza batzuk pentsa litezke. Alkoholismoa, andrazkoen aurkako biolentzia, suzko armekin burututako hilketa masiboak eta abar kontuan izanda, ikuspegia beste bat litzateke.
Zalantza barik, PISA garrantzitsua balitz, horiek izan behar dira gure iparra.
--
Ohar teknikoak
* Titulua ez da izan behar lotzen duzun berriarena, are gutxiago zuk euskaraz idazten baduzu erderazkoa (ez bada kulturen artean pasatzen dire horretariko bat -to be or not to be, epur si move, Ladran Sancho...)
* Esteka (linka) ez da horrela utzi behar, testuan txertatu behar da horrela; hemen erakusten dizut nola egin behar duzun.
* Sinatu behar duzu etiketak erabilita