viernes, 13 de diciembre de 2013

zer ikasi dudan eta nola ikasi ditudan gauzak

Urte honetan izan dudan irakasgai honekin, hainbat gauza ikasi ditut, bai ikasiak ere... eta horietako askok modu ezberdinetan! Lehenik eta behin, nire ustez garrantzizkoa izan dena irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa izan da. Izan ere, bi elementu hauen arteko komunikazioa ezin bestekoa da, ikasle batek ondo funtzionatu ahal izateko. Alde batetik irakaslea ez da autoritate baten moduan agertu behar, laguntzeko prest dagoen pertsona baten moduan agertu behar da. Beste aldetik, ikasleak, iakaslearen laguntasun hau ikusi behar du, eta beraren gan konfiantza artuta bere ideiak eta esan beharreko guztia esateko gai izan behar da. Hau oso garrantzitsua da ikaslearentzat zeren bere garapenerako oso egokia den konfidantza maila da. Kasu hau, taldeko lan batzuen bidez aztertu dugu, non gu geuk aukeratutako gaia izan zen, taldekideek aurreko urteetan izan genituen arazo berdinen ondorioz. Honela, blogean hainbat igoaldi egin genituen gai honi buruz, eta ondoren kartel batekin beste ikaskideen aurrean aurkeztu genuen. Horrez gain, Ikasi dudan beste gauza garrantzitsu bat, umeen motibazioa izan zen. Konturatu ginen, umeak motibatuta egonik, gai zirela euren noten bataz bestekoa igotzeko, hau da, nota hobeak edukitzeko. Betiere, motibazio egokia edukiz. Hau Rosenthalen teoriaren inguruko ariketa baten bidez ikasi genuen. Honen ostean, gure begiek, ikusi zuten, talde lana oso garrantzitsua dela irakasle izateko. Zeren, besteen iritziak jakinda errazagoa izan daitekeelako arazo baten irtenbidea aurkitzen, edo daukazun edozer gauza garatzen. Honez gain, ikasleek talde lanean ere jardun beharko lukete,alde batetik, dinamismo kontua dela eta eta bestetik, ume ezberdinen arteko ikuspuntuak euren artean eztabaidatzeko. Honen konturatzea, ikasgaian zehar jardun ditudan taldeko lanen bidez garatu dut, nire taldekideekin batera lan eginez askoz errazagoa zelako lan bat garatzea. Jarraian, tutoreen betebeharrak aurki ditzakegu, zeinak taldeko lan baten bidez jorratu genuen gai hau. Hau garrantzitsua da irakasle lanbideari begira. Guri, irakasle izateko ikasten gaudenoi, komini zaigu ikuspuntu hau jakitea, zeren geroago landu beharko dugun gai bat izango delako geure lanbideari begira.

jueves, 12 de diciembre de 2013

Kurtsoaren kontzeptu mapa


Kurtsoko ikaskuntza eta metodoak

Irakaskuntza funtzioko ikasgaian hainbat gauza, gai edo eduki ikasi ditut. Hasteko, Blogger erabiltzen ikasi dudala esan beharra dago. Izan ere, ikasgai honetan erabili aurretik, sare sozial edo interneteko toki hau ez nuen ezagutzen. Honek, egin beharreko lanen informazioa eta zure eboluzioa ikusteko aukera ematen dizu. Erabilera, kurtsoaren zehar erabiltzen ( gauzak igotzen eta informazio edo egin beharreko lanak ikusten ) ikasi dut.

 Blogerra alde batera utziz, hainbat gauza gehiago ikasi dut. Lehenengo egunetan egindako lan bat, Robert Rosenthal teoria eta esperimentuarena izan zen. Lan honen bidez, irakasleak motibatuta egotearen garrantzia ulertu eta ikasi nuen. Esperimentu honek, oso ondo azaltzen zuen nola irakaslearen motibazioa, ikasleen emaitza eta garapenean eragin handia dauka. Hala ere, emaitza onak ateratzeko motibazioa eta interesa oso garrantzitsuak dira. Izan ere, interes edo motibazio handia daukazunean lana errazago eta hobeto egiten da, lana gogoz egiten delako.

 Ikasi dudan beste gai edo gauza bat, hezkidetzaren garrantzia izan da. Demokrazia, guztiok tratu eta aukera berdinak izatea nahi du, baina gaur egun oraindik, hori ez da lortu. Lan modularreko testuen bidez, hezkidetzaren ezaugarriak eta eraginak hobeto ezagutu ditut.

 Horrekin batera, guk aukeratutako gaiaren bidez, ikasle eta irakasleen arteko interakzioa edo komunikazioaren arazoa hobeto ezagutu dut. Arazoa ezagutzearekin batera, irtenbide posible batzuk ikasi ditut.

Kurtsoko azken asteetan, tutoretzak nola prestatu eta egin ikasi dut. Tutoretzaen lanaren bidez, hau da, rol playing-aren eta honen aurreko lanaren bidez, tutoretza nola prestatu, noiz egin eta nola eraman ikasi dut. Batez ere, ikasle baten gurasoekin egiten den tutoretzari buruz ikasi dut, mota hori tokatu zitzaigulako. Hala ere, gurasoen rola hartzearen eta rol playing-aren aurreko lanaren ondorioz, guraso taldearekin egiten den tutoretzaz ere ikasi dut.

Azkenik, nire ustez irakasgai honetan gehien landutako gaia esan behar dut: taldeko lana. Ikasgai honetan, taldea lan egiten hobetu dut, lan asko taldeka egitearen ondorioz.

Irakaskuntza lanbideari begira

Hasteko, esan beharra dago, ikaslea izatearena albo batera utzi dudala, irakaslearen paperean sartzeko. Izan ere, irakasle berria naizenez, ilusioz eta gogoz ekin diot lanari.
Ikasgai honetan ikasitako guztiaren laburpena egin eta gero, egindako kontzeptu mapa bat ere igoko dut.

Lehenengo eta behin, Robert Rosenthal experimentuari buruz egindako lanari esker, hainbat gauzak ikasi ditut. Gizon honek, erakutsi nahi zuen aurreiritziak eta etiketak izanez, umeen etorkizuna mugatzen dela. Hau esanda, irakasle on batek lortu behar du umeen motibazioa piztea bere gogoak ere handiagotzeko. Honetarako, etiketa guztiak ezabatu behar ditu eta tratu berdina eskaini ume guztiei, bakoitza bere mugak gainditu ahal izateko.
Honetaz aparte, mintegietan egindako ahozkoi esker, ikasi egin dut, ikaskuntza prozesua aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa dela diziplina klase baten barruan. Diziplina ikasten da kultura eta arauen ezagutza lortzean, hau da, gizartera moldatu behar gara.

Ildo beretik, tutoretaren arloan egindako lan guztien bitartez, tutorearen papera oso garrantzitsua dela iruditu zait. Beraz, tutoreari dagokion zeregina betetzeko, hainbat betebehar eta jokabide jarraitu behar ditu. Hori dela eta, umeen egoeraz ohartu behar da, arazo guztiak konpontzeko eta laguntza eskaintzeko prest egon behar da beti. Gogoz irakatsi behar dizkie umeei, haien arreta erakartzeko eta edukiak erraz ulertarazteko. Izan ere, berdintasunaren alde egon behar da beti, tratu berdina emanez guztiei.
Gainera, momentu zehatzetan, gurasoekin hainbat bilera antolatzeko gai izan behar da. Umeen ebaluazioa, notak eta portaerak haiei transmititzeko. Edozein arazo egonez gero, gurasoekin batera, irtenbidea lortu beharra dago. Esandako guztia, antzerki edo rol playing baten bitartez ikasi dut, era oso dinamiko batean, talde lana bultzatzen. Izan ere, klase guztia esku hartu zuen lan honetan.

Bigarrenik, Ikasgai honi esker, konturatu naiz, hezkidetza duen garrantziaz. Hainbat artikuluen eta testuen bitartez, adibidez, "El mito de la coeducación". Hezkidetzaren alde egitea, berdintasunaren alde egitea dela iruditzen zait. Diskriminazioarekin bukatzeko, sexua alde batera utzi beharra dagoela uste dut, eta pertsonetan zentratu, guztiok pertsonak garelako. Helburua, sexuen arteko berdintasuna lortzea izango litzake, bereizkeria guztiz ezabatzeko. Gauzak horrela, eskola eta bizitza elkartzeko modurik onena iruditzen zait. Txikitatik, beste sexuarekin harremanetan hastea funtsezkoa dela pentsatzen dut. Azken finean, egungo gizartean, sexuen arteko harremanak ezinbestekoak dira.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dut, komunikazioak duen garrantzia klase batean, taldeko gaiatzat aukeratu dugulako, mintegiko ahozko bezala. Izan ere, umeak entzunak izan behar dira, ulertuak izan ahal izateko. Adimen emozionala garatu behar dute ume guztiek, bestela ahultasun eta deskonfiantza sentimenduak azaleratuko dituzte. Zer esanik ez, sentimenduak zer ikuzia daukatela eskola porrotarekin. Hau saihesteko, irakaslearen bitartez, umeak sentimenduak eta emozioak azaleratzen ikasteko aukera izan behar dute. Beldurra eta lotsa albo batean utziz. Ez hori bakarrik, emozio eta sentimendu horiek azaleratuz, harremanak egiterakoan erraztasuna aurkituko dute. Hau guztiaren ondorioz, klaseko giro ona eta esku hartzea handiagotuko da, klasean gustura egotea ahalbidetuz.








miércoles, 11 de diciembre de 2013

Ilusiotik sortutako indarra hezkuntzaren motorra

Lehenengo eta behin blog sarrera honen izenburuaren zergatia azalduko dut. Ilusioa, irakasle batek izan behar duen kualitaterik garrantzitsuenetarikoa da. Ilusio hori ikasleei transmititzen da eta ikasleek  ilusio hori motibazio moduan jasotzen dute.

Hau esan eta gero, ikasgai honetan ikasi dudanari buruz hitz egitea izango litzateke aproposena, beraz, hartara noa...

Hasteko, Robert Rosenthal-en experimentua izan dut gogoan. Honek azaltzen zuen zein nolako garrantzia zeukan motibazioak eta etiketak ez jartzea. Etiketak jartzea soilik atzerapen akademikoak dakartza eta umeek haien muga propioak ezartzea.
Motibazioak aldiz, umeek haien gaitasunetan sinistea eta inolako mugak haien buruei ez jartzea dakartza. Motibazioz gainera, klaseak askoz dinamiko eta eramangarriagoak izango dira; horretarako adibidez umeek etxetik dakartzaten informazioa da; geroxeago beste klasekideekin konpartitzeko eta eztabaidatzeko.
Honekin batera ere garrantzitsua iruditzen zait hezkidetza sustatzea; hezkuntza banatuak estereotipoak eta sexismoa dakartzatelako soilik. Hezkidetza aldiz pertsonak berdintasunean heztearen alde dago; horrela, etorkizunean lan baldintza eta aukera berdinak izanik. Gainera, etorkizunean gizarte batean bizitzeko normaltasun osoz, garrantzitsua da txikitatik neskak eta mutilak elkarrekin heztea; geroxeago etsai bezala ez ikusteko eta gehiegikeririk ez egoteko.
Bukatzeko, komunikazioaren gaian murgilotzea gustatuko litzaidake. Taldeko gaia izan da hau baina ez nuen pentsatzen honetatik hainbeste ikasiko nuenik. Beraz, orain badakit zein interesgarria eta aberasgarria den umeek haien emozio eta pentsaerak azalera ditzaten; bai klasekide baita irakaslearekin ere.

Azken finean, nire ustez azpimarragarriena, umeak heztearen garrantzia da. Horretarako irakasleak ilusioz beterik egon behar dira; irakasle edota tutore bezala betebehar eta zeregin finko batzuk izanik beti ere. Ondorioz, umeek haien mugak ahal den heinean gaindi ditzaten da helburua; eta ez hori bakarrik, zein polita izan daitekeen mundua irakaskuntzari esker ere bai.


Bideoa gure gaiarekin guk uste baino lotura handiagoa dauka: KOMUNIKAZIOAK DAUKAN GARRANTZIA

Irakasle bezala pentsatzen dut bideo honek esanahi bikoitza duela. Komunikazioaren inguruan doa bideoa eta ondorioz gure gaiarekin nola edo hala lotzen da.
Baina irakasle bezala pentsatzen dut bideo honek pentsatzeko ematen duela. Hau da, komuniktzearen garrantzia eta gure burmuinak horretan jokatzen duen papera.
Ondo komunikatzearen garrantzia azpimarratuko nuke; hitzek duten garrantzia hain zuzen ere. Hitzek berebiziko garrantzia dute eta gure gaiarekin lotzen da era batean, umeek komunikatzeko erabiltzen duten hizkera eta komunikatzeko era.

Ondorioz, pentsatzen dut bideo hau komunikazio gaiarekin lotzen dela eta komunikazioak gure bizitzetan eta batez ere klasean daukan inportantzia.





Irakasle bezala beraz nire ikasleekin saiatuko nintzateke komunikatzeko gaitasuna indartzen. Guztiek haien pentsamenduak eta emozioak azaleratzea eta inor mindu gabe. Bideoa beraz niretzat esan nahi duena hurrengoa da: Komunikazioak berebizko garrantzia dauka, hain handia non askotan bere gatibu bihurtzen garen. Ondorioz, tresna hau guk menperatu behar daukagu eta ez berak gu menperatuak izanda.

KOMUNIKA GAITEZEN !

sábado, 23 de noviembre de 2013

Komunikazioarekin lotuta: entzumena eta burmuina

Ikasgai honetan gure taldeak landu duen gai garrantzitsuena komunikazioa da eta horregatik hurrengo bideo hau oso interesgarria iruditu zait.

Komukatzearen garrantziaz jada jabetu egin gara eta hurrengo expetimentu honek erakusten du nola zer esaten den eta zer entzuten den nahiz eta gauza bera izan oso forma ezberdinean entzun dezakegula. Gure burmuina da komunikazioaren atalik garrantzitsuena; entzun eta hitz egiteko aginduak bidaltzen dituelako. Baina askotan gure burmuina engainatzen du entzundako zerbaitek eta hurrengoa da adibide benetan ikaragarri eta interesgarria.

Hona hemen beraz aipatutako bideoa; zuen burmuina engainatuko duelakoan ikus, entzun eta disfrutatu ezazue.


http://www.youtube.com/watch?v=z6d96Q-0N8s